LIZARRARA IRTEERA

Bi egunetako irteera egin dute 4.mailakoek Lizarrara

Urriaren 7 eta 8an 4.mailako ikasleak Lizarra joan ginen bi egun paregabe pasatzera. Iritsi eta lehenengo egunean piraguismoa egin genuen, batek baino gehiagok komeriak izan genituen ibaian gora joan ahal izateko, baina ederki pasa genuen!
Hurrengo goizean espeleologia egin genuen Lizarrako kobazulo batean. Adituen antzera kaskoa eta linterna hartu eta kobazuloan barrena sartu ginen, material ezberdinez egindako paretak ikusteko aukera izan genuen baita saguzaharrak ere!! Susto ederra eman ziguten!!