LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA EGAPE IKASTOLAN

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko eguna izanik, hainbat ekintza eta jarduera burutu dira Egape Ikastolan.

Jarduera horien artean, besteak beste, hizkuntza ezberdinetan egindako ipuin kontaketa saioak eta familikideek kontatutako ipuin saioak izan ditugu. Maite Franko ipuin kontalaria ere bisitan izan dugu eta baita Nerea Loiola idazlea ere. Etxeko ipuin eta liburu kuttunak gelara ekartzeko aukera ere izan dute txikienek eta LH5 eta LH6ko ikasleek liburu trukea egin dute. HH5 eta LH 5. mailako ikasleek herriko liburutergira bisita egin zuten ere eta handienek, eskaerak online egiten ikasi zuten besteak beste.

Liburuen mundu magikoan murgilduta ibili dira beraz, gure ikasle eta irakasleak, hizkuntza ezberdinetan hainbat istorio entzunez eta gozatuz. Eta hizkuntza horien artean, euskal autoreen liburuak eta euskarazko ipuinak ikasleen artean ezagutarazteko parada izan dugu. Bide batez, etxeetan ere euskarazko liburuen aldeko hautua egitea bultzatu nahi izan dugu.