LIBURUAREN EGUNA ETA IPUIN KONTALARIAK

HH eta LHko maila guztietan ipuin kontalariak liburuaren eguna ospatuz

Udaberriko oporren atarian, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu dugu Egape Ikastolan. Izan ere, aurtengoan, udaberriko oporretan egokitu da egun hau eta egun garrantzitsua denez ez dugu galdu nahi izan. Horretarako, apirilaren 11n ziklo bakoitzean jarduera desberdinak burutu ditugu eta eguna borobiltzeko bi ipuin kontalari gonbidatu ditugu: Ane Labaka eta Ixabel Agirresarobe. 

Ane Labaka HHko haurrekin aritu da goiz osoan zehar bertsoa eta ipuina uztartzen dituen emanaldia eskainiz. Ixabel Agirresarobe berriz, LHko ikasleekin aritu da ipuin kontaketan mailaz maila. 

Goiz polita pasa dugu liburu, ipuin eta bertso artean. Ez dugu berehalakoan ahaztuko. 

Eskerrik asko, Ane eta Ixabel!!