LHKO BIGARREN ZIKLOA CHILLIDA LEKUN

Urriaren 21ean Lehen hezkuntzako 2. zikloko ikasleak Chillida Lekun izan ziren "The Big Draw" izeneko nazioarteko jaialdian parte hartzeko asmoarekin eta goiz zoragarria pasa zuten.

Jarraian argazki batzuk eta jaialdiaren inguruko informazioa zabaltzen dizuegu. 

“The Big Draw ekitaldian parte hartzera gonbidatu du Chillida Lekuk bere inguruko komunitatea. Nahi duenak parte har dezake jardueran, adin guztietako pertsonek, hezkuntzako profesionalek, bertako jendeak edo bisitan datozenek eta arteaz eta marrazkiaz gozatu nahi dutenek. Proposatutako erronka zuhaitza beste modu batera irudikatzea da, begirada berri bat sustatuz. Zuhaitz bat behatu eta formatu alternatiboan marraztu, normalean marraztu edo ikusten ez den moduan.

Marrazkiak Instagramen partekatu ahal izango dira #ChillidaLekuBigDraw traolarekin eta @chillidaleku etiketatzen, edo hezkuntza@museochillidaleku.com helbidera marrazkiaren argazkia edo kopia eskaneatuta bidalita.

Chillida Lekuk The Big Draw-en parte hartu nahi duten familiak gonbidatu ditu, urrian zehar, museoa bisitatu eta bertako zuhaitzak marraztera. Familiek doan parte har dezakete jardueran, eta gonbidapenak museoaren web orrian daude eskuragai (www.museochillidaleku.com). Jarduera hau ikastetxeei ere zuzenduta dago. Ikastetxeek helbide elektroniko honetan eska dezakete parte hartzeko aukera: education@museochillidaleku.com.

The Big Draw:

The Big Draw marrazkiaren munduko jaialdirik handiena da. Urtero, hainbat adin eta jatorri desberdinetako pertsonak museo, galeria, artista, diseinatzaile edo ilustratzaileekin lotzen dituzten milaka jarduera biltzen ditu. Zazpi kontinenteetan banatutako 1.000 erakunde baino gehiago biltzen ditu urtero The Big Drawk, eta 400.000 pertsona inguruk parte hartzen dute.

2020ko lema “The Big Green Draw: A Climate of Change” [Marrazki berde handia: aldaketa-klima] da. Aurten, jaialdiak ingurumenarekin eta bizi garen ekosistemekin eta naturarekin dugun harremanean jarriko du arreta. Naturarekin harmonian bizi garen edo ez pentsatzera gonbidatzen gaitu, eta gaur egungo klima-larrialdiaz kontzientziatzera.”