LHKO 2. MAILAKOEN BIDEODEIA EGUZKI SISTEMAKO GAIA BOROBILTZEKO

Ikastolako ikasle ohia den Iñigo Juanikorena fisikoarekin bideodeia egin dugu gure jakinmina asetzeko.

Eguzki Sistemako gaia sakonki lantzen ari gara gelan azken aste hauetan bigarren mailan. Asko ikasi dugu baina hainbat galdera erantzun gabe geratu zaizkigunez bideodeia egin dugu Iñigorekin eta honek erantzun argiak eta interesgarriak eman dizkigu.
Iñigok 22 urte ditu eta fisikako gradua bukatu ondoren Tenerifera joan da Astrofisika eta Kosmologian bi urteko masterra egitera. Gustura aritu da gurekin solasean eta egin dizkiogun galdera guztientzat erantzun garbiak eta ulerterrezak izan ditu.
Ordu erdi luze egon gara berarekin solasean eta berari esker jakin dugu, beste gauzen artean, seguraski Unibertsoko beste hainbat planetetan bizia egongo dela, nahiz eta ez jakin bizidun horien  garapen maila nolakoa izango den. 
Horretaz gain esan digu gaur egun 4000 planeta inguru ezagutzen direla eta Pluton ez dela Eguzki Sistemako  nanoplaneta bakarra.
Mila esker, Iñigo. Zurekin hitz egitea plazerra izan da