LH6. MAILAKOEN PROIEKTUA

6. mailako ikasleek Balioetako azken proiektu bezala WANGARI MAATHAI Bakearen Nobel Saria irabazi zuen emakume afrikarra hartu dute ikerketa lana egiteko.

Jarduera honetan, lehenik, ikasleari ikerlari izan dadin proposatu zaio, teknologia berriez baliatuz, Bakearen Nobel Saridun hori nor izan zen eta saria zergatik eman zitzaion aurkitu zuten. Azkenean, Wangari Maathai emakumeaz eta berak ingurugiroaren, demokraziaren, giza eskubideen eta, bereziki, emakumeen eskubideen alde eginiko borrokaz ikasitakoa bildu eta, talde txikiak osaturik, posterra egin eta, ikasle guztiek eskutitz bana idaztea proposatu zen. Gutun horiek ikastolako gela guztietara bidali ziren. Bertan, beraien proiektoaren berri emanez baimena eskatu zuten (pandemia egoeran gaudela ahaztu gabe) geletara joateko eta lasaiago azalpenak emateko emakume interesgarri honen inguruan. Geletako irakasleei aukera eman zitzaien bertan egitea aurkezpena edo beraien gelan grabatutakoa bidaltzea. 

Baimena "lortu" ondoren, geletan azalpenak eman zituzten eta bukaeran opari txiki bat banatu zieten ikasle guztiei: gutunazal txiki batean hazi batzuk. Ikasleei erronka jarri zitzaien, etxean haziak erein behar zituzten ontzi batean eta jaio ahala argazkia atera gelako blogean argitaratzeko.

Guzti honekin ikasleei ingurugioroa zaintzearen ardura eman nahi izan zaie, beraien hurbilenekotik abiatuta.

6. mailako ikasleak gustura aritu dira, urduri joan ziren geletara azalpenak ematera, baina bukaerako ebaluaketa saioetan oso balorazio positiboak egin dituzte, "pertsona garrantzitsu bati buruz asko ikasi dugu"; "asko gustatu zait ni baino urte gutxiago duten umeei pertsona garrantzitsu baten historia azaltzea, eta beraiek nigandik ikastea"...hauek dira beraien hitzak.