LH6. MAILAKOEN PROIEKTUA

EKI proiektuak Ingurunen proposatutako galderari "Munduko biztanle guztiek, bizi baldintza berdinak al dituzte?" erantzuna eman nahian 6. mailako ikasleek buru belarri murgilduta dabiltza lanean.

Lehenik,  gure herriko bizi baldintzen azterketa egitea egokitu zaie eta horretarako hiru multzo handitan banatu dute bere ikerketa gaia: hezkuntza, osasuna eta herri zerbitzuak.

Beraiei sortutako galderak eta zalantzak argitzeko laguntza eskatu dugu. Hitzordua eskatu zaie, hiru multzo handi horietako ordezkariei, hala nola, Juan Luis Alkorta, ikastetxeko zuendariari (ikasgelan bertan) eta Luke Goñi, erizain eta udaleko zinegotziari (meet bidez). 

Bi geletan egindako elkarrizketetan jasotako erantzunak arretaz entzun zituzten ikasleek eta hasierako galderari erantzuna emateko atal bat osatu dute gure herriko informazioarekin.

Orain azken txanpako informazioa, interneteko bilatzaileetan bilatu beharko dute, alderaketa Senegalgo herriko hezkuntza, osasuna eta herri zerbitzuak ezagutu beharko dituztelako.

Aberatsa izaten ari da ikerketa, ikasleak gure herriko errealitatearen ikuspegi zabalagoa lortu dutelako.

Hau guztia egiteko, COVID19ak baldintzatutako arauak zorrotz betez aritu dira, talde handiak, eta segurtasun tarteak betez, ahal zen neurrian.