LH6 MAILAKO IKASLEAK KIROLDEGIKO ATLETISMO PISTAN

Heziketa Fisikoko saioetan Atletismoa lantzen ari dira 6.mailako ikasleak.

Kirol honen modalitate ezberdinak ezagutzen ari direnez, Kiroldegiko futbol zelaiaren inguruko atletismo pistara joan dira. Bertan lau kale daude eta lasterketa ezberdinak egiteko aukera izan dute; abiadura, erresistentzia eta erreleboak. 
Oso gustura ibili dira!