LH6 MAILAKO IKASLEAK ALBAOLAN

Pasaian egun ederra pasa zuten 6. mailako ikasleek.

6. maila Albaolara, Itsas Kultur Faktoriara joan zen goiz pasa maiatzaren 18an. Autobusez lehenik eta ondoren barkuan (errepidea moztuta dagoelako) iritsi ginen lantegira.

Bisita gidatuan hiru espazio bisitatu genituen: erakusketa, ontzigintza tailerra eta baleontziaren eraikuntza. Erakusketan, San Juan baleontziaren historia, XVI.mendeko ontzigintza eta bale ehizaren industrian murgildu gintuzten, hainbat pasadizo, gorabehera edota gertaera kontatu zizkiguten. Tailerrean Albaolako arotzak eta Aprendiztegi ontzigintza eskolako ikasleak lanean ikusteko parada izan genuen, munduko herrialde askotako ikasleak ari dira bertan ikasten, eta entzuten ziren haien artean frantsesa eta ingelesa hizkuntz komunikabide, egurra zuzenean nola lantzen den ikusi genuen. Azkenik, etengabe aldatzen ari den San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza zuzenean bisitatu genuen, 2014ean hasitako proiektua, eta itsasontziaren itxuraren, formaren, nola bizi ziren, ...inguruko hainbat berezitasun aipatu zizkiguten.

Ondoren "Arkimedesen tailerra" egin genuen, bertan itsasontziek zergatik flotatzen duten azaldu zitzaigun era praktikoan eta ume bakoitzak bere egurrezko itsasontzia eraiki eta margotu zuen.

Bisita interesgarria  ikasleentzat  gelan landutakoarekin lotura zuzena izan zuen zenbait unetan (Historia eta Zientzia).