LH5 ORKESTRA SINFONIKOAN

LH5 mailako ikasleak Orkestra Sinfonikoaren kontzertua entzutera joan ziren martxoaren 24an.

Aurten 250 urte betetzen dira L.V.Beethoven konpositorea jaio zela. Hori dela eta, bosgarren mailako ikasleak burubelarri aritu dira azken hiru hilabete hauetan konpositore handi honen bizitza arakatzen, bere obra desberdinak entzun eta aztertzen... Martxoaren 24an Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Kursaalen eskaini zuen zuzeneko emanaldira joateko aukera paregabea izan zuen ikaslegoak beste bost ikastetxerekin batera. Zuzenekoa bezalakorik ez dago!