LH5 EUREKA MUSEOAN

Otsailaren 3an LH5. mailako ikasleak EUREKA Museoan egon ziren.

Aurreko asteazkenean, otsailak 3, LH 5. mailako ikasle eta irakasleok eta praktiketan daukaten, Mondragon Unibertsitateko Martxel Aramendi, Donostiko "Eureka" museora joan ziren. Ikastolatik abiatu ziren goizeko 9:00tan ilusio handiz eta egungo egoerak eskatzen dituen neurri guztiak betez.

Bertan aurreko hiruhilabetean ikastolan  landutako gaiari buruzko "Astronomia" tailerretan aritu ziren eta Planetariumen gure zeru zoragarrian ikusi daitezkeen planetak, izarrak, sateliteak...ikusteko aukera izan zuten. 

Kanpoan hamaiketakoa jaten zuten bitartean zientziarekin lotura daukaten jolas eta tresnekin gozatu zuten neska-mutilek. Eguerdian bazkaltzera Urnietara bueltatu ziren, bakoitzari zegokion tokira, batzuk jangelara eta besteak etxera.