LH4.MAILAKO IPUIN KONTALARIAK

LH4. mailako ikasleak EKIk proposatzen duen proiektua burutu berri dute.

LH 4.mailako ikasleak ipuin egile eta kontalari bihurtu gara. Hainbat saiotan ipuinak idazten ibili ondoren, lana borobiltzeko LH 2. eta 3. mailako hainbat ikasleri irakurri eta oparitu dizkiegu. Irakurketak, eguraldi bikaina aprobetxatuz,  HHko jolas tokian egin ditugu. Gure ikaskideek esan digutenez izugarri gustatu zaizkie ipuinak. Hurrengo urtean, agian,  beraiei tokatuko zaie ipuin egile eta kontalari izatea.