LH4KO IKASLEEK EGONALDI AHAZTEZINA IGARO DUTE OLLON

Ikasleek egonaldi bikaina igaro dute Ollon animaliak zaintzen, ogia egiten eta inguruko gatzagak ezagutzen.

LH4ko neska-mutilek esperientzia zoragarria bizi izan dute Ollora egin berri duten bisitan. Barre, jolas eta kanpoko ikasgai artean, bikain pasa dute ingurune natural pribilegiatu batean. Gainera, irteera honek bizikidetza eta laguntasuna sendotzeko balio izan die.
Abentura honen topagunea Sustraiak Baserri Eskola izan da, eta bertan benetako baserritar bihurtu dira. Ikasleak animaliak zaintzeaz arduratu dira: oilo, txerri, katu eta zaldi artean ibili ziren eta landa- nahiz abeltzaintza-inguruneko eguneroko bizimodua nolakoa den ikasi dute.
Animaliekin egoteaz gain, txikiek eskuak irinez zikindu dituzte ogi-tailer dibertigarri batean. Euren ogiak egin, eta hurrengo goizean marmelada ta gurinarekin.  Esperientzia borobiltzeko, taldeak bisita zirraragarria egin du inguruko gatzagetara; ibilbide arkeologiko eta natural honetan, mendeetan zehar mineral hori nola erauzten den ikasi dute modu oso atseginean.
Ikasleak zein irakasleak poz-pozik bueltatu dira oroitzapenez eta ikasgaiz betea, eta bizitakoaz hitz egiteko gogoz.