LH4. MAILAKOEN PROIEKTUA

Ikasleak pasabidean jartzen ari dira geletan ekoiztutako lanak.

4. mailako ikasleek egin berria duten uraren proiektua  landare eta animalien gaiekin lotu dute eta erakusketa ederra antolatzen ari dira pasabideetan.

Gelan landutako guztia hormairudi eta artelan bihurtzen ari dira eta pasabideak apaintzen ari dira bertaratu nahi duten ororentzat.

Izugarri gozatzeaz gain lan bikaina egiten ari dira 4. mailako neska-mutilak.