LH4. MAILAKOAK TABAKALERAN

4. mailakoak azaroaren 25ean egon ziren Tabakaleran eta ondoren jarraian argitaratutako artikulua idatzi zuten.

“Azaroaren 25ean 4. Mailakoak, 4A eta 4B, Tabakalerara joan ginen Performance bat ikustera eta hainbat ekintza egitera.

Erlaxatzeko ariketak egin genituen eta ondoren, gorputzaren bidez gure sentimenduak, mugimenduak eta akzio ezberdinak egin genituen (txarteletan “korrika” agertzen bazen, denok, elkar ukitu gabe gelan korrika hasten ginen, adibidez). Tabakalerako ekintzak bukatu ondoren hamaiketakoa jan genuen eta talde bat tailerrean zegoen bitartean beste taldekoak Kristina-eneako parkera joan ginen eta han ahateak eta zisneak ikusi genituen. Bertako zelaietan jolastu genuen.

Bigarren taldeak ekintzak bukatu zituenean denok elkartu ginen eta parkean bazkaldu genuen.

Hiru t´erdietan autobusa gure bila etorri zen eta ikastolara itzuli ginen.”

4. mailako ikasleak