LH4. MAILAKO IKASLEAK BURUNTZA MENDIAN

Pasa den urriaren 21ean LH 4.mailako ikasleok, hainbat irakaslek lagunduta, egun osoko mendi irteera egin genuen Buruntza mendira.

“Urnietako mendiak ezagutuz” proiektuaren baitan, ikastolatik abiatu eta Azkorteraino joan ginen. Bertan atseden txiki bat hartu ondoren Buruntzako gailur aldera jo genuen. Bertatik, Urnietako inguruneak behatu  eta, berriro, Azkortera itzuli ginen bazkaltzera. Bazkal ostean ikastolarako bidea hartu genuen Berrasoetako parkean atsedenalditxoa eginez. Egun ederra pasa genuen gure herriko bazterrak ezagutuz.