LH4 ETA 6. MAILETAN TAILERRAK BAIKARAREN ESKUTIK

Martxoaren 23, 24 eta 25ean Baikarak gidatutako tailerretan parte hartu zuten LH 4. eta 6. mailako ikasleek.

LH 4. mailan "Jolasean berdintasuna bizitzen dugu" izan zen landu zuten gaia eta helburua aniztasunetik zein emozioen bizipenetatik abiatuz, genero berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea izan zen.

Metodologiari dagokionean jolasean oinarritutakoa izan zen, honek giro atseginean eta baldintza berdintasunean aniztasun eta bizipen emozionalen hausnarketa ahalbidetzen baitu.

LH6. mailan, berriz,  "Jolasean elkar sentitzen dugu" gaia landu zuten eta helburua aniztasun eta bizipen afektibo-sexualarekiko hurbilpena izan zen.

Ikastolak urtero antolatzen ditu tailer hauek bi maila hauetan ikaslek zein irakaslek egindako balorazioa oso positiboa izaten delako.