LH3TIK UNIBERTSORA IÑIGO JUANIKORENAREN ESKUTIK

Egapeko ikasle ohia den Iñigo Juanikorena astrofisikari gaztea gelan izan dugu.

Azken 2 hilabetetan “Unibertsoa” gaia landu dugu gelan. Asko ikasi dugu. Planetak, galaxiak, meteoritoak…eta lapbook eder batzuk egin ditugu gelan ikasitakoa aurkezteko.
Gaiari amaiera emateko Iñigo Juanikorena izan dugu 3. mailan eta power pointeko auirkezpen bat erabiliz unibertsoaren dimentsioari buruz kontzeptu asko irakatsi dizkigu.
Galdera asko sortu zaizkigu eta modu ulerkorrean guztiak erantzuteko gai izan da. 
Eskerrik asko, Iñigo, eskaini diguzun denboragatik.