LH3 ZUMAIAN

Maiatzaren 5ean 3. mailako ikasleak Zumaiara joan ziren eguna pasatzera.

Goiz batez marinel sentitzeko aukera izan zuten, garai bateko marinelen San Telmo kofradiaren eraikinean izan baitziren. Arrainen salmenta egiteko erabiltzen zen makina bitxia dago bertan eta balio handikoa da gainera Euskal Herrian hau bakarra geratzen baita! San Telmo ermita ere ikusteko aukera izan zuten, eta nola ez bertatik oso ongi ikusten diren Flysch ikusgarriak ere. Eguraldia lagun izan ez zuten arren egun zoragarria pasa zuten bertan.