LH3 MAILAKO IKASLEAK ZUGARRAMURDIN

Bi egun pasa ditugu Graxiana, Sorginen aterpean.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok Zugarramurdin izan gara. Sorgin giroa izan dugu, hego haizea, euria... baina , hala eta guztiz ere,  programatutako jarduera guztiak aurrera eraman ditugu: sendabelarren bilketa olio usaintsuak prestatzeko, herria ezagutzeko ginkana, kobazuloa bisitatu dugu, akelarrea barne.

Eguraldiak ez gaitu izutu eta Graxiana, Sorginen Aterpea, izugarri gustatu zaigu.