LH2. MAILAKO IKASLEAK MITOLOGIAZ GOZATZEN ATAUNEN

Martxoaren 18an izan ziren Ataungo Barandiaran Museoan eta Euskal Mitologiako pertsonaiak ezagutu ahal izan zituzten.

Barandiaran Museora joatea euskal kulturaren muina ezagutzea da. Horregatik, antolatzen diren jarduera gehienek euskal kulturarekin dute zerikusia. Hona hemen zenbait adibide esanguratsu: errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera, mitologia-tailerrak,  talo tailerrak, ibilaldi gidatuak Aralarren…

Bigarren mailako ikasleek errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera izan zuten eta mitologia-tailerretan parte hartu zuten. Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutu zituzten: Lamiak, Tartalo, Basajaun, Mari, Sorginak, Galtzagorriak…

Irteera oso interesgarria izan da eta martxoaren bukaeran egingo duten bi eguneko bizikidetza irteerarekin lotuta dago, aurten Zugarramurdiko Graxiana Sorginen Aterpera joango direlako.