LH2 ETA 3: IGERIKETA IKASTAROAK

Apirilaren 12an hasi zuten Egapeko ikasleek igeriketa ikastaroa Lasarteko igerilekuan.

Urtero LH2 eta LH3 mailetan ikasleek igeriketako ikastaroa egiten dute Lasarteko igerilekuan eta aurten ere horrela egiten ari dira. Covid egoera dela eta Lasarteko Kiroldegiko arduradunek erabaki dute ikastaroak trinkoak eta motzagoak izango direla. Talde bakoitzak 10 saio izango ditu astelehenetik ostiralera bi asteetan zehar.

Saioak goizez egiten dira eta ordu bateko iraupena dute. Bi maila desberdin egiten dituzte ikasleen artean eta bi begirale arduratzen dira, bakoitza maila batetaz. Aurtengo begiraleak, lehenengo eta bigarren txandan, Ruben eta Andoni izan ditugu.

Igeriketa saioak apirilaren 12an hasi ziren eta, hurrenez hurrun, data hauetan joango dira ikasleak Lasarteko igerilekura.

2A: apirilak12-23

2B: apirilak 26-maiatzak 7

2C: maiatzak 10-21

3A+B: maiatzak 24-ekainak 4

Ikastolatik bi irakaslez lagunduta joaten dira ikasleak, tutorea eta beste irakasle bat laguntzaile.