LH2 ELKARBIZITZA IRTEERA ZARAUTZEN

Bi egun eder pasa zituzten LH2ko ikasleek Zarautzen.

Otsailaren 13 eta 14an LHko bigarren mailako ikasleak Zarautza joan ziren eta han jarduera interesgarrietan hartu zuten parte. Getarian Elkanoren irudia ikusi eta bere bizitza eta bidaiei buruz gauza asko ikasi zituzten. Bertako portuan begiraleek antolatutako jolaseetan  ibili ziren. Zarautzeko egoitzan arrantza egiteko aparejoak egin zituzten eta Zumaian arrantzan egin ondoren bertako txalupan paseo polita egin zuten. Hau guztia eguraldi bikainaz lagunduta.