LH2: BIRZIKLATUZ

Birziklatzearen garrantziaz jabetu ondoren 2. mailako ikasleek Urnietako hainbat txokoetako behaketa egin dute.

Zabor asko sortzen dugu gure egunerokotasunean, hau ere, 2. mailako ikasleek badakite eta gaia gelan landu ondoren herriko hainbat txokoetara joan gara behaketa sakona egitera: Nola dago behatutako tokia? Zaborrontzirik ba al dago? Dauden zakarrontziek gure zaborra sailkatzeko aukera ematen al digute? 

Ikasleek azaldu duten jarrera baikorra ikusirik ziur gaude etorkizunean  egungo txikiek gure planeta zaintzen ahaleginduko direla.