LH1EKO IKASLEEN IRTEERA EKAIN-BERRIRA

Lehen Gizakien gaia borobiltzeko LH1eko ikasleak Ekain-Berrira joan ziren otsailaren 4an.

LH1 mailan Lehen gizakiak gaia lantzen aritu dira eta gaiarekin lotuta, asteartean, otsailak 4,  Zestoan dagoen Ekain-Berriko kobazuloetako erreplikara bisita egin zuten. Bertan, kobazuloa ikusteaz gain, tailer bat ere egin zuten. Egindako tailer horretan lehen gizakien antzera egin zituzten marrazkiak ikatza eta buztina erabiliz. Bertan dagoen museo txikia ere ikusteko aukera izan zuten. 

Zestoa herritik kilometro batera dago eta erraza da bertara iristea. Haitzuloan,  gutxi gorabehera, 70 animali-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Hartzak, oreinak, ahuntzak… ere ikus daitezke Ekain-Berrin. Haitzuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira. Erdibide, Ahuntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).

Irteera didaktiko hau oso interesgarria iruditzen zaigunez DBHn errepikatzen da.