LH1. MAILAKO IKASLEAK SANTA BARBARAN

Urriaren 29an LH1. mailako ikasleak Santa Barbara mendira joan ginen.

Irteera hau “Gure inguruak ezagutu” izeneko proiektuko lehen proposamena izanik, martxan jarri ginen gogotsu. Egia esan, ingurua gehiago ezagutzeaz gain, gure arteko harremanak goxatzeko ere baliagarria izan zen. Primerako eguraldia izan genuen eta naturaz eta mendiaz gozatzeko aukera ezin hobea izan genuen.
Bidean gindoazela, zaldi bat eta sagarrondoak ikusi genituen eta goi-goitik begiratuta, Urnieta herriko bistak paregabeak iruditu zitzaizkigun. Ermitara iritsitakoan,  Argitxo ikusi genuen eta euskaraz bizi behar dugula gogorazi zigun.
Ondoren, ongi merezitako hamaiketako goxoa jan genuen eta jolasean aritu ginen itzultzeko ordua iritsi arte. Ikastolara iritsi ginen eta batzuk jangelara eta besteak etxera joan ginen bazkaltzera.