LH IKASLEAK DONOSTIAKO ZINEMALDIAN

LH3., 4. 5. eta 6. mailetako ikasle eta irakasleak Donostiako Zinemaldian egon gara.

Azken urteotako etenaren ostean,  Egape ikastolako LHko ikasleek “Belodromoa ikastetxeetan” ekimenean parte hartu dugu berriz ere. Gipuzkoako beste ikastetxeko ikasleekin batera, okasiorako espresuki euskarara bikoiztuta izan den “ Terra Willy, planeta ezezaguna” pelikula ikusi dugu Donostiako Belodromoan. Aitzaki horrekin goiz ederra igaro dugu.