LH 6. MAILAKO IKASLEAK EUSKADIKO ORKESTA SINFONIKOAREN KONTZERTUAN

Urriararen 24ean, 6. mailako ikasle eta irakasleak Miramoneko Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren egoitzan izan ginen.

Orkesta Sinfonikoak urtero antolatzen ditu ikasleentzako kontzertu pedagogikoak eta aurten “Elkarrekin Sortuz” izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dugu, musikari eta ikasleak elkarrekin musika sortuz. Horretarako, aurreko asteetan musika gelan lan ezberdinak egin ditugu: batetik, kanon abesti bat ikasi kontzertuan bertan abesteko eta bestetik, naturako soinu ezberdinak erabilita inprobisazio desberdinak grabatu, ondoren kontzertuan musikarien doinuekin batera entzuteko.