LH 6. MAILAKO IKASLEAK BIOMAGUNEN

Otsailaren 11ean emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna izan zen. Hori dela eta, LH 6.mailako ikasleak, otsailaren 16ean, Biomagune ikerketa zentrura joan ginen.

Bertan, 5 taldetan banatu ginen eta esperimentu ezberdinak egin genituen. Bukatzerakoan, kaxa bat oparitu ziguten guk ere etxekoekin esperimentu ezberdinak egiteko.