LH 5.mailakoen irakurketak

5. mailako ikasleek aurtengo ikasturtean bi liburuen irakurketa egin dute geletan tertulia dialogikoak eginez.

5. mailako ikasleek aurtengo ikasturtean bi liburuen irakurketa egin dute geletan tertulia dialogikoak eginez. Bigarren liburuaren irakurketa, konfinamendua dela eta ezin izan da bukatu gelan eta etxean eman zaio nolabaiteko bukaera.

Ikasleek irakurritako liburuetako pertsonaia bat aukeratu dute eta gutuna idatzi diote. Bertan, kezkak, edo galderak, edo pentsamenduak ...idatzi dizkiete.

Gutun hauek gure blogean ikusgai daude  http://5mailaegape.blogspot.com/ .

Erakusgai jarri eta liburuen idazleei ere helarazi zaie egindako lana. Bai Arrate Egañak (Klarisa eta K taldea) eta bai Julio Santos eta Patricia Pérez (Oskar eta Txano ) egileek eskerrak eman dituzte eta  ikasleen lana goraipatu dute.