LH 5.MAILAKO IKASLEEN ERAKUSKETA

Ikasturtea aurrera doan bezala 5. mailako ikasleak ere lan eta lan aritu dira.

Inguruneko bigarren gaia bukatuta ikasitakoa eta egindakoa ikastolako beste lagunei erakutsi nahi izan diegu, eta horrela gure maketekin erakusketa txiki bat egin dugu azalpenak emanez. Hor erabili ditugu gaian zehar ikasitako hitzak, hitzetik hortzera: ekosistema, klima, habitat, espezie, …
    
Bideo honetan azalpen grafikoa duzue. Eskerrik asko denei erakutsi duzuen prestutasunagatik eta gure hitzei jarri diezuen arretagatik!!!