LH 5.MAILAKO IKASLEAK SOINUENEAN

Bosgarren mailako ikasleak Oiartzungo Soinuenea musika museoan izan ziren.

Musika museo honetan, mundu zabaleko musikatresna bitxi mordoa ikusi eta entzuteko aukera izan zuten: idiofono, menbranofono, aerofono eta kordofonoak.

Azken bi urtetan pandemia dela eta joateko aukerarik izan ez badugu ere, aurten ohitura berreskuratu dugu eta museoko gidariaren esanetara, musika eta soinuz osaturiko saio ederrez gozatu zuten ikasleek.