LH 5.MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO EUREKA MUSEOAN.

Aurreko asteko asteazkenean 5.mailako ikasleok Eureka museoa bisitatu genuen.

Bertan, ingurunean landutako urtaroen tailerra egin eta Planetariumaz gozatzeko aukera izan genuen. Aldi berean, museoan zehar  argiarekin  eta elektrizitatearekin lotutako hainbat gunetan ibili ginen esperimentatzen. Primeran pasa genuen, bai museoan eta baita kanpoko maketak ikusten ere.