LH 5.MAILAKO IKASLEAK BERRASOETAN

LH 5. mailako ikasleak Berrasoetan izan dira

Ikasturteari hasiera bikaina emateko 5. mailako ikasleok goiz eta arratsaldez izan dugun lehen egunari etekina atera diogu. Ingurune alorrean egin beharreko lehen proiektua gauzatzeko, hau da, herbarioa egiteko, beharrezkoak ditugun lehengaien bila atera ginen Berrasoeta inguruetara, horretarako beharrezko materialak hartuta eta ilusioz beterik.
Hosto desberdinak bildu ondoren gelan horiek lehortzeko beharrezkoak diren pausoak eman ditugu: egunkarietan bildu aurretik bakoitzaren izena idatziz, hiruhilekoaren bukaeran bikoteka egingo dugun herbarioa hornitzeko.
Honela, inguru hurbileko zuhaitz eta landareen ezagutza hobea izango dugu, hurbilean dugun aberastasunaz ohartuz eta hori guztia zaintzeko arduraz arituz.