LH 5. MAILAKO IKASLEAK UDAL LIBURUTEGIAN

Pasa den urtarrilaren 24 eta 31ean LH5. mailako ikasle eta irakasleak herriko liburutegian izan ginen.

Herriko liburutegia eta funtzionamendua hobeto ezagutzeko eta honen erabilera sustatzeko, Aitziberrek antolaturiko bisita gidatuan parte hartu genuen. Bertan, hainbat gauza ikasi eta praktikan jarri genituen: zer diren tejuelo eta signatura hitzak, zein den liburuetan agertzen diren hizkien esanahia, nola dagoen antolatuta liburutegia, zein pauso jarraitu behar diren katalogoan kontsulta egiteko edo maileguan hartzeko, liburuak nola topatu, etab. Jarraian, Isabel Agirresarobek ipuin dibertigarri eta polita kontatu zigun. Eskerrik asko Aitziber eta Isabel!