LH 5. MAILA IRUÑEAN

Hiruhileko trinko eta luzeari amaiera emateko LH5eko ikasle eta irakasleak Iruñeara joan gara.

Nafarroako hiriburuan, besteak beste, Nafar Museoa bisitatu genuen. Bertan, Historiaurretik Historiaren lehen urteetarainoko ibilbide azkar bat egin genuen, tresna eta zenbait arma erakutsi zizkiguten, nolako mosaikoak zituzten etxeetan…

Ondoren, entzierroaren ibilbidea egin genuen, Gaztelu Enparantzako kioskoan egon ginen eta Labrit pilota lekua eta harresiak ere bisitatu genituen.
Eguraldia lagun genuela Takoneran bazkaltzeko aukera izan genuen, oreinak eta paumak ikusiz.
Primerako eguna izan zen, ondo pasa eta gauza berriak ikasi baikenituen!!!