LH 5 eta LH 6 URNIETAKO MENDIAK ETA BAZTERRAK EZAGUTZEN

Ikasturte berriari hasiera ederra emateko, 5. maila Onddin eta 6.maila Adarra mendian egon ziren.

Eguraldi bikaina izan zuten, gure inguruko naturaz eta mendietaz disfrutatzeko aukera ezin hobea. Guztiok batera elkarren arteko harremanak sendotzeko aukera ederra. 

Irteera hau Egape ikastolak duen “Gure inguruak ezagutu” proiektuaren barruan daqo. Proiektu honi esker, Haur eta Lehen Hezkuntzan zehar, ikasleak Urnieta inguratzen duten mendi eta bazter guztiak  ezagutzeko aukera izango dute.