LH 4.MAILAKO IKASLEAK GUGGENHEIM MUSEOAN

Pasa den ostiralean, LH4.mailako ikasleak Bilboko Guggenheim museora egin zuten irteera.

“Artea Ikasbide” Hezkuntza programaren baitan, Bilboko Geggenheim museora joan ginen LH 4.mailako ikasleak. Bertan Maider López artistarekin bisita gidatua egin genuen eta bertako artelanei buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen. Richard Serraren laberintoetan murgilduta ibiltzeko aukera ere izan genuen, lan hauek espazioa eta denborarekin duten zerikusia argi geratuz. 
 
Barruko bisitaren ostean, kanpoaldean dagoen, armiarma bat irudikatzen duen Ama Louise Bourgeois artistaren “Ama” eskultura  ikusteko aukera izan genuen eta txundituta utzi gintuen.
 
Indarrak berritzeko ogitarteko ederrak jan eta parkean ibili ostean, Egaperako buelta egin genuen. Egun zoragarria pasa genuen.