LH 4. MAILAKOAK AMETS BAT PROGRAMAN

Aurreko ostegunean, egun ederra igaro genuen LH 4. mailako ikasleek Reale Arenan eta Aquariumean.

Errealak eskaintzen duen “Amets bat” programari esker egun polita pasa genuen pasa den ostegunean LH 4.mailako ikasleek. Lehenik, bertako begiraleek harrera egin ziguten Reale Arenan dagoen prentsa aretoan.


Jarraian, bertako begiraleek proposaturiko zenbait kirol jarduera burutu genituen giro ederrean. Egindako esfortzuak errekuperatzeko hamaiketakoa Reale Arenako harmailetan egiteko aukera izan genuen. Bertan geundela, lagun ezagun baten bisita jaso genuen; “Txurdin” agertu baitzen gurekin argazki batzuk ateratzeko asmoz.


Indarrak berreskuratu ondoren, Reale Arenak ezkutatzen dituen txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen; hala nola, aldagelak, prentsa aretoa, gimnasioa, fisioen espazioa...
Bazkalostean, Reale Arena atzean utzi eta Donostiako Aquariuma ezagutzera joan ginen. Bertan, euskal balearen eskeletoa ikusteaz gain, Kantauri itsasoaren azpian ezkutatzen diren hainbat eta hainbat espezie desberdin ezagutzeko aukera izan genuen.


Egun osoan aurrera eta atzera ibili ondoren, neka-neka eginda egin genuen Urnietarako bidea. Egun ederra igaro genuen!