LH 4. ETA 6. MAILAK ETA KIROL EGOKITUA

Ekainaren 10ean,4. eta 6. mailako ikasleek, goiz polit bat pasa zuten Hegalak Zabalik Fundazioarekin.

6. mailako ikasleek hainbat jolas egin zituzten,  horien artean gehien gustatu zitzaiena aulki gurpildunak, makuluak, etab. erabiliz lasterketa bat egitea izan zen. Goiza polita igarotzeaz gain mezu honekin geratu ziren denak: garrantzitsuena ez da lehenengoa iristea, baizik eta taldekide guztiak zaintzea eta laguntzea, elkarrekin helmugara iritsi ahal izateko.
 
Ondoren, 4. mailakoen txanda heldu zen eta  Manu Quesada kirolariaren bisita jaso zuten. Hegalak Zabalik fundazioaren bitartez kirol egokituan hasi zen Manu Quesada duela 12 urte. Manu, aulki gurpildunean, palan jolasten hasi zen eta duela hiru urte esgrima ere praktikatzen du. Orain uztailaren hasieran Varsoviako Mundu mailako egokitutako esgrima txapelketara doa.
Bere bizipenak kontatu dizkigu eta plazerra izan da bera entzutea. Mila esker eta ZORTE ON Manu Varsovian!!!!!!!!!!!