LH 3.MAILAKO IKASLEAK LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

3.mailako ikasle,irakasle eta familiek, Liburuaren eguna zela eta hainbat ekintza egin eta jaso ditugu.

Sorpresa guztiak oso atseginak izan dira: ikasleek beraiek asmatu eta margotutako  ipuinak HHko ikasleei irakurri dizkiete; ikasleen familiarteakoak diren idazle eta ilustratzaileak beraien esperientziak, ipuinak eta marrazkiak erakustera etorri dira; izeba edo aiton-amonak ere izan ditugu beraien gustuko ipuinak irakurtzen eta Akelarreko partaideak ere izan genituen euskal mitologiari buruzko azalpenak ematen. Bukaera emateko, norberak irakurritako liburuari buruzko hausnarketa “ipuinen zuhaitzean” islatu eta azkenik, Herriko Liburutegira bisita egin genuen.