LH 3 ETA 5. MAILA ARTIKUTZA PARKE NATURALEAN

Aurreko astean, LH 3 eta 5. mailako ikasle eta irakasleak Goizuetan dagoen Artikutza Parke Naturalean izan ginen.

Eskas-Artikutza bidean bertako hezitzaileekin, ekosistema aztertu eta  hainbat gauza azaldu zizkiguten: basurdeen ohiturak, txondorrak nola egiten zituzten, basoko espezie nagusiak, urtegiaren ezaugarriak, …

Egun pasa aberasgarria eta interesgarria izan zen eta Artikutzan bazkaldu eta jolastu ondoren Urnietara itzuli ginen.