LH 2. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO EUREKA MUSEOAN

Pasa den martxoaren 15ean LH2. Mailako ikasle eta irakasleak Donostiako Eureka Museoan izan ginen.

Urarekin oso esperimentu interesgarriak egin genituen. Horretaz gain, museoa ezagutzeko bisita gidatua burutu genuen. Bisita honetan elektrizitatea eta argiarekin lotutako hainbat gune bitxi ikusteko aukera izan genuen.
Ondoko parkean bazkaldu eta jolastu ondoren, ikastolara itzuli ginen.