LH 2 eta LH 3 URNIETAKO MENDIAK ETA BAZTERRAK EZAGUTZEN

Ikasturte berriari hasiera ederra emateko, 3. maila Azkorteko baselizan eta 2.maila Santa Barbaran egon dira.

3. mailako gure ikasleek aurten taldekatze berria dute eta guztion arteko harreman sendoa mantentzeko asmoarekin irailaren 15ean, hamaiketakoa eta ura motxilan hartuta, Azkorteko baselizara igo ziren goiz pasa. 2.mailakoak aldiz, Santa Barbara joan ziren.

Irteera hau Egape ikastolak duen “Gure inguruak ezagutu” proiektuaren barruan daqo. Proiektu honi esker, Haur eta Lehen Hezkuntzan zehar, ikasleak Urnieta inguratzen duten mendi eta bazter guztiak  ezagutzeko aukera izango dute.