LH 2. ETA 3. ZIKLOKO IKASLEAK DONOSTIAKO TXURI URDIN IZOTZ JAUREGIAN

Martxoaren lehen astean, iaz bezala, LH 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasle eta hainbat irakasle Txuri Urdin izotz Jauregira goiz pasa joan ginen.

Bertan, bi begiraleek lagunduta  patinen gainean gure trebetasuna erakusteko aukera izan genuen. Erorketa batzuk izan arren, barre eta algarak izan ziren nagusi. Jardueraz asko gozatu ondoren eguerdirako ikastolan geunden berriro.