LH 1. MAILAKO IKASLEAK ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOAN ETA LIZARRUSTIKO PARKETXEAN

Pasa den azaroaren 17-18an LH1. mailako ikasle eta irakasleak Ataungo Barandiaran museoan izan ginen.

Bertan, hainbat jarduera burutu genituen: altxorraren bila, errota ikusi,  kareta tailerra, talo tailerra, arkeologia tailerra... Bazkaldu eta parkean eta frontoian indusketa lanetan aritu ondoren Lizarrustiko aterpetxean lo egin genuen. Biharamonean paseotxo bat eman genuen baina hotz handia egin zuenez aterpetxera itzuli ginen jolastera eta bazkaltzera. Zoragarri pasa genuen eta Basajaun, Mari eta beste euskal mitologiaren pertsonaien ipuinak entzuteko aukera paregabea izan genuen.