LH 1. ETA 2. MAILAKO IKASLEAK SANTA BARBARAN

Pasa den irailaren 21 eta 22an LH 1. eta 2.mailako ikasle eta irakasleak Santa Barbara mendira joan ginen.

“Urnietako mendiak ezagutuz” Egape Ikastolaren proiektua aintzat hartuta, mendi ibilaldi ederra egin genuen. Bertan naturaz eta eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izan genuen. Bidea nahiz eta aldapatsua eta gogorra izan, oso arin eta azkar egin genuen. Animaliak ikusteko aukera izan genuen eta Santa Barbarako ermitan hamaiketako goxoa jan eta indarrak hartu eta gero, baloiarekin jolasean ibili ondoren, ikastolara itzuli ginen poz-pozik.