LERRO ETA IRUDI GEOMETRIKOEN EGINTZAK

DBH 2. mailako ikasleek komiki bat marraztu dute plastika arloan.

Giza garunaren pertzepzioaren berezko konposizio-arau batzuk daude, marrazteko tresna gisa erabil ditzakegunak. Horregatik klasean lerro eta figura geometriko ezberdinen ekintzak aztertu ditugu, hala nola, lerro horizontala, lerro bertikala, lerro diagonala, lerro kurbatua, karratua, hirukia eta zirkulua, besteak beste. 

Hau ikasita, ilargira doan espazio-ontzi baten komiki bat marrazteko proposamena luzatu zitzaien DBH 2. mailako ikasleei. Komikia sei binetaz osatua egon behar zuen eta gidoia emana zitzaien. Hona hemen gidoia: 

-1. biñetan: Espazio-ontzia espazioratzear dagoela

-2. biñetan: Espazio-ontzia espaziotik bidaiatzen

-3. biñetan: Espazio-ontzia ilargian lurreratzen

-4. biñetan: Espazio-ontzia ilargian geldi

-5. biñetan: Astronauta espazio-ontzitik jeisten

-6. biñetan: Astronauta bakar bakarrik ilargian

Hauek dira ikasleek sortutako komikietako batzuk: