LEIRE LIMON CUEVAS PATIOKO MURAL LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Patioaren eraldaketa lanetan hasteko mural lehiaketa antolatu dugu Bigarren Hezkuntzan.

 

Bigarren Hezkuntzako Hezkidetza taldeak denbora darama patio inklusiboaren proiektua lantzen. Hainbat lanen artean, eta ikasleen iritziak eta nahiak jaso eta gero, patioaren aldaketa bideratzeko lanetan hasi gara. 

Patioan egingo diren aldaketen artean pareteko mural bat margotzea erabaki dugu beste erabilera bat emateko. Horretarako ikastetxean lehiaketa bat antolatu dugu eta irabazlea DBH 1. mailako Leire Limon izan da. Zorionak!

Urtarriletik aurrera hasiko gara margotzeko lanekin. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.