LEHENENGO MAILAKOAK OIASSO MUSEOAN ETA IRUGURUTZETAKO TRENEAN

Eguraldiak ez lagundu arren izugarri gozatu zuten ikasleek.

Maiatzaren 24an lehenengo mailako ikasleak Irungo Erromatarren Oiasso museora joan ginen, erromatarrei buruz gehiago ikastera. Bertan, Idoia begiraleak primeran azaldu zigun zer nolako aurkikuntzak egin diren Irungo hirian.

Ondoren, trena hartu eta Irugurutzetara joan ginen. Bertan Juanjok, beste begiraleak, meatzetan lana nola egiten zuten azaldu zigun, baita garai hartako labeak  ikusi ere. Meatze barrura sartzeko kaskoa eta linternak hartu eta hura esperientzia…! Zoragarria izan zen!

Azkenik, berriro trena hartu eta eguraldi kaxkarra egiten zuenez, parke estali batetara joan ginen bazkaldu eta jolastera.